Olanoren odolkia izan da Gipuzkoako onena
Beasaingo Olano harategia nagusitu da beste behin ere Gipuzkoako Odolki Txapelketan Ordizian. Hogeigarren aldiz jokatu da txapelketa bertan eta Olanorentzat ez da lehenengo garaipena plaza hortan. Izan ere, 2010 urteaz geroztik irabazten duen laugarrena da.
Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Txapelketan, 22 desberdin dastatu behar izan dituzte epamahaikideek. Haien erabakiak, Olanoren odolkia izendatu du guztien artean garaile. Bigarren saria etxean gelditu da. Ordiziako Mujika harategiak irabazi baizuen. Hirugarren saria ere Goierrin gelditu da, Zegamako Urmeneta harategiak eraman du.
Gipuzkoako odolki txapelketa, Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako ekimena da.