Iker Azkaratek eta Jon Ander Insaustik txirrindularitza uztea erabaki dute

Azkarate-insausti

Adio esan diote. Jon Ander Insausti mutiloarrak eta Iker Azkarate lazkaotarrak ez dute txirrindularitza munduan segiko. Biak taldekide izan dira azken urtean, Euskadi Fundazioan, baina ez diete kontratua luzatu, eta biek ere txirrindularitza uztea erabaki dute.

Jon Ander Insaustik 26 urte betetzear dela utziko ditu lasterketak. Caja Rural taldean aritu eta gero, 2015ean Murias taldeak fitxatu zuen. Hurrengo urtean Euskadi Fundaziora pasa zen. Eta handik Bahrain-Merida taldera egin zuen jauzi 2017an, lehengusu dituen Izagirre anaiekin batera. Urtebete iraun zuen abenturak, eta atzera, Euskadi Fundaziora itzuli zen 2017-18 denboraldirako.

Azkaratek 24 urte ditu. Caja Ruralen eta afizionatuetan lau denboraldi egin eta gero, 2017an eman zuen saltoa, Euskadi Fundazioaren eskutik. Bi urte egin ditu kontinental mailako taldean. Azken urtean ordea, zailtasun ugari izan ditu, mononukleosi gaitza dela eta.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend