Zaldibiako Kimuene kulturgune berria astelehean irekiko dute

Artxanberri kalean Zaldibiako Udalaren jabetzako lokaletan egokitu duten kulturgunea astelehenean inauguratuko dute. Kimuene izena jarri diote, 1. eta 2. zenbakidun atarien arteko espazioari. Zazpi gela, areto bat, bi biltegi eta komunak ditu. Kultura eta aisialdiko zerbitzuak eskainiko dituzte han, oraintsu arte kultur etxe zaharrean zeuden jarduerak. Ikasturte hasieran egin zuten lekualdaketa, eta martxan daude harrezkero.

2014an hasitako parte hartze prozesuan zehaztu zen Artxanberriko udal lokalei kulturgune erabilera ematea.

Astelehenean 18:30etik 19:30era barrutik ikusteko aukera izango da. Taldeek euren lana erakutsiko dute. Euskaraldiko ekitaldiak izango dira, kanpoan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend