Jose Manuel Olanok irabazi du Ormaiztegiko odolki lehiaketa
Jose Manuel Olano beasaindarra izan da Ormaiztegiko odolki lehiaketako garailea. Bigarren postua Jesus Mari Garmendiak lortu du. Hirugarrena, aldiz, Ander Muruak. Odolki eguna ospatu dute gaur Ormaiztegin, eta horren harira odolki lehiaketaz gain, beste hainbat sari ere banatu dituzte.
Edurne Mendizabal izan da, esaterako, plater lehiaketako irabazlea. Posturik onenaren eta porruen lehiaketako sariak Maria Jesus Oriak lortu ditu. Oregano eta perrexil lehiaketako irabazlea, bestalde, Juanita Murgiondo izan da. Aurkezpenik onenaren saria Haizea Diezek lortu du. 12-16 urte bitarteko Juan Jose Lapitz sari berezia, azkenik, Araitz Cuadradok eskuratu du.
Lehiaketez gain, Ormaiztegin bildu direnek hainbat postu ikusteko aukera izan dute. Gainera, odolkia dastatzeko eta ardoa edateko aukera ere izan dute. Herriko festei amaiera dotorea eman diete Ormaiztegiko herritarrek.
Odolki lehiaketako garaileak:
1- Jose Manuel Olano
2- Jesus Mari Garmendia
3- Ander Murua