Haurren ahotik, euskara eta bere aldeko mezua Lazkaoko kaleetan

Lazkaon, euskararen kaleko erabileran ezinbesteko zutabe dira haurrak, gaur egun. Haiek egiten dute gehien (elkarrizketen %89 inguru euskaraz), eta tasa orokorra itxuratzen lagundu du, berriki egindako azterketa soziolinguistikoan. Eurek egiteaz gain, eginarazteko mezua ere zabaldu dute gaur. Euskararen Egunean, kalejira alaia egin dute San Benito ikastolako ikasleek. Txikienetatik batxilerrekoetaraino, mila neska-mutiko eta irakasle atear dira. Euskaraldiaren bukaera dela ere adierazi dute, Ahobizi eta Belarriprest panpina bana manifestazioaren hasieran eramanda. Eta, batik bat, hartarako gaurtik aurrera ere inongo eragozpenik ez dagoela gogorarazteko.

Ikastola aurretik abiatu dira, trikitilariak aurretik hartuta. Lazkao Txiki Plazan eta TPT aurreko plazan geldialdi bana egin dituzte, abesti batzuk kantatzeko. Plazan amaitu dute jira, eta aldarrikapena irakurri dute, dantza eta kantu artean.

Helduek ere izango dute gaur Euskararen Eguna ospatzeko aukera, Lazkaon. 17:30ean, plazan, erromeria izango da. Mezua irakurriko dute, eta kantu-jira egingo dute gero. EUSKARAREN_EGUNA_LAZKAON-1 EUSKARAREN_EGUNA_LAZKAON-2 EUSKARAREN_EGUNA_LAZKAON-3 EUSKARAREN_EGUNA_LAZKAON

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend