Beasaingo Udalak 16.700.000 euroko udal aurrekontu du 2019rako
EAJko eta PSE-EEko hamar zinegotzien botoekin onartu dira azkeneko udalbatzan. EH Bilduk kontra bozkatu du. Inbertsioetarako 3.000.000 euro aurreikusi dituzteAzaroko udalbatzaren osoko bilkurak 2019ko udal aurrekontuaren proiektua onartu zuen, EAJko be...
EAJko eta PSE-EEko hamar zinegotzien botoekin onartu dira azkeneko udalbatzan. EH Bilduk kontra bozkatu du. Inbertsioetarako 3.000.000 euro aurreikusi dituzte
Azaroko udalbatzaren osoko bilkurak 2019ko udal aurrekontuaren proiektua onartu zuen, EAJko bederatzi eta PSE-EEko zinegotziaren botoekin; EH Bil- duk kontra bozkatu zuen. 16.700.000 euroko kopurua aurreikusi da 2019rako, eta inbertsioen atalean 3.000.000 euro inguru inbertituko dira. Udalaren esanetan, «ongizate atalean presazko beharrei erantzuteko diru partidak igo dira, eta oposizioak udal gobernuari egindako proposamen guztiak txertatu dira». Aitor Aldasoro alkatearen esanetan, «udalaren egoera ekonomikoak ezin hobea izaten jarraitzen du kudeaketa eraginkor eta zorrotzari esker, eta 10 milioi euro inguruko soberakina du etorkizunean sor litezkeen beharrei erantzuteko».Ekonomiak, enpleguak eta ongizateari lotutako inbertsioek eta proiektuek izango dute lehentasuna 2019an. Enplegu plana eta ekintzaileak sustatzeko aukera berrien azterketa egingo dute eta «langabeziari aurre egiten jarraitzeko formazio espezifikoa babestu». Ekonomiaren alorrean, Ezkiagan azoka ezartzea, azoka berezia indartzea eta merkataritza sustatzeko ekimen berriak aurreikusi dituzte.
Herritarren ongizate zerbitzuak indartzeko 745.000 euro bideratu dituzte. Puntuz puntuko taulan ageri direnez gain, 80 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetan su detektagailuak jartzea, Botiltzar eta Lonjalaket prebentzio kanpainak, itsuentzako semaforoa Juan XXIII.a kalean jartzea, kalean desfibriladoreak jartzea eta ikastaroak ematea, eta Arana kalerako Arana Elkar-Ekin egitasmoak daude.
Bestalde, «nortasunaren adierazle» diren kultur eta kirol jarduera eta hizkuntzarekin loturikoen artean, orain artekoak mantenduko dituzte. Berrikuntzen artean daude Bonberia eraikina dantzari lotuta aktibatzea, Lazkaoko Beneditarrekin eta Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena, skate parkea berritzea eta pump track gune bihurtzea, eta udaleku itxiak sortzea.
Oposizioaren ekarpenak
Aurekontuetan oposizioak aurkeztutako proposamenak txertatu dira. Alderdi sozialistak proposatutakoak, etxeko biolentzia kasuetarako arreta zerbitzurako kontua, Igartzako futbol zelaiko belar aldaketa eta barandillen pintaketak izan dira. EH Bildurenak, berriz, Gaztetxearen mantentzerako (15.000 euro), jolas inklusiboetarako, Kiroldegiko sarrera kanpoko igerilekuetara sartzeko egokitzea eta tasen berrikuspena, eta adineko pertsonen egoerari buruzko azterketa psikosoziala egiteko proposamena txertatu dira.