Urretxu eta Zumarragako lau taldek Durangon joko dute
Urretxu eta Zumarragako artistek protagonismo handia izango dute Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen gunean. Lau taldek diskoak aurkeztuko dituzte: Isuo ta Kezman, Txost!, Ertzak eta Hezurbeltzak. Gainera, Mariñe Arbeo zumarragarrak bi aurkezpenet...
Oihane Vicente zumarragarra kide duen Ertzak taldeak Gaur diskoa aurkeztuko du, ostiralean 15:00etan. Gorka Hermosaren eta Jon Maiaren Hezurbeltzak taldeak ere ostiralean joko du, 18:20ean. Isuo eta Kezmanek larunbatean joko dute, 15:00etan. Bihar akaso diskoa aurkeztuko dute. Bukatzeko, Txost! taldeak ere larunbatean joko du: 16:20ean. Erreferak esperantza diskoa aurkeztuko dute.
Bestalde, Mariñe Arbeo zumarragarraren Txakur Gorria sormen taldeak Lauhazka liburuxka eta Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik infografia aurkeztuko ditu. Infografia bihar aurkeztuko dute, 13:00etan. Liburuxka, berriz, ostiralean 19:00etan.