Armando Aizkorbek irabazi du Olaberriko argazki lehiaketa
OLABERRIA // 2019ko Olaberriko egutegia zein argazkik ilustratuko duten zehaztu dute. Lehiaketa egin dute, eta 11 herritarrek parte hartu dute, 40 argazkirekin. Armando Aizkorberen Abarkak lanak lortu du puntu gehien, eta hark irabazi du lehiaketa. Den...
OLABERRIA // 2019ko Olaberriko egutegia zein argazkik ilustratuko duten zehaztu dute. Lehiaketa egin dute, eta 11 herritarrek parte hartu dute, 40 argazkirekin. Armando Aizkorberen Abarkak lanak lortu du puntu gehien, eta hark irabazi du lehiaketa. Denera 13 argazki aukeratu dituzte, azalerako bat eta hilabeteko bana. Aizkorberekin batera, Koro Olaizola, Aitor Urkiola, Alba Alos, Adrian Fajardo eta Josetxo Sese saritu zituzten, astelehen iluntzean. Jose Angel Barrasa argazkilariak egin ditu puntuatze eta aukeratze lanak.