Autokarabanentzat 13 aparkaleku zozkatuko dituzte

Autokarabanak Idiazabalgo Bere-Nahiako aparkalekuan.

Autokarabanak Idiazabalgo Bere-Nahiako aparkalekuan.

Bere-Nahiako aparkalekuan dauden 13 plazak zotz egingo ditu udalak. Izena abenduaren 21a baino lehen eman behar da. Hainbat baldintza bete beharko dira

Autokarabanak aparkatu ahal izateko 13 plaza zozketara atera ditu Idiazabalgo Udalak, Bere-Nahiako aparkalekuan. Horietako bat eskuratu nahi duenak hainbat baldintza bete behar ditu udalak jakinarazi duenez.

Azken urteotan, autokarabana eta furgoneta handien gorakada handia nabaritu da ia herri guztietan. Horietako askok herrietako kaleetan dauden aparkalekuetan uzten dituzte. Horrek eragozpenak sortzen dizkie gainontzeko herritarrei. Gainera, autokarabana edo furgoneta dutenek ere nahigo izaten dute kaleko edozein aparkalekutan ez aparkatzea.

Hori horrela, Idiazabalgo Udalak, gai horri irtenbidea bilatu nahian, Bere-Nahiako aparkalekuan dauden 13 plazak zozketatuko ditu.

Izen-ematea zabalik

Aparkatzeko tokia eskuratu nahi dutenek izena eman beharko dute udaletxean. Horretarako epea datorren abenduaren 21ean amaituko da. Izena emateko, ibilgailua eta jabea Idiazabalen erroldatuak egon beharko dute. Plaza urtebetekoa izango da eta 60 euro ordaindu beharko dira. Plaza kopurua baino izen-emate gehiago badaude, zozketa bidez beteko dira dauden 13 aparkalekuak

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend