Bihar arte eska daitezke kontratatuak hartzeko diru laguntzak
Urola Garaiko Mankomunitateak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatutako Eskualdeko Enplegu Planen barruan, Goierri garaiko enpresei langabetuak kontratatzeko diru laguntzak emango dizkie. Eskaerak egiteko epea bihar amaituko da.Gehienez 6.000 eur...
Gehienez 6.000 euroko hamaika laguntza emango dituzte, sei hilabete edo gehiago iraungo duten lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Enpresek jasoko duten laguntza hori, langileak jasoko duen soldataren eta gizarte segurantza kostuen %75 baino gutxiago izango da.
Bi kontratazio enpresako
Eskaria egiten duten Goierri garaiko enpresek gehienez bi kontratazio egiteko diru laguntzak jasoko dituzte. Mankomunitatean jasotzen dituzten eskaera kopuruak laguntza erabilgarri kopurua gainditzen badu, laguntza bana emango dute enpresako.
Diruz lagunduko diren kontratuen hasiera data 2017ko uztailaren 1a eta abenduaren 31 artekoa izan beharko du, ez dituzte diruz lagunduko data horien aurretik egindako kontratuak.
Enpresei zuzendutako diru laguntza hauek eskatu nahi dituzten enpresek edota informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, Urola Garaiko Mankomunitateak eta Uggasa garapen agentziak Legazpin daukaten bulegoetara jo dezakete (Patrizio Etxeberria 3) edota 943 72 54 06 telefonora deituta.