Oianguk hiru bikote sailkatu ditu pala motzeko final-laurdenetara

Ibarguren-AndonegiOiangu pilota elkarteko hiru bikotek lortu dute final-laurdenetara sailkatzea Gipuzkoako pala motzeko txapelketako bigarren mailan. Aitor Luzuriagak eta Zuhaitz Letamendiak, Aitor Otegik eta Martin Mendikoak, eta Xabier Ibargurenek eta Imanol Olaranek beren multzotako lehen postuetan amaitu dute ligaxka eta finalerdietan sartzeko aukera izango dute asteburu honetan. Finalera iristen diren bi bikoteek, txapela jokatzeaz gain, lehen mailara igoko dira.

Ibargurenek eta Olaranek Urnietako bikotea hartuko dute etxean, gaur, 20:00etatik aurrera, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan. Gainontzeko bi bikoteek, aldiz, etxetik kanpo jokatuko dute. Luzuriagak eta Letamendiak Errenterian, EPLEren auka, eta Otegik eta Mendikoak Deban neurtuko dituzte  indarrak Euskal Jolaseko bikotearen kontra.

Lehen maila
Bestalde, lehen mailan, joan den asteburuan jokatu zuten ligaxkako azken jardunaldia. Beñat Ibargurenek eta Azeari Andonegik beste garaipen bat eskuratu dute Usurbilgo Pagazperen kontra (37-40), eta taldeko lehen postuan sailkatu dira finalerdietarako. Oiangukoek Oiartzungo Txost izango dute aurrez-aurre finalaurrekoan, asteburu honetan ez, hurrengoan.

Lehen mailako beste multzoan, Garikoitz Arrietan eta Iñaki Agirrek ezin izan zuten Reala mendean hartu (34-40) eta jaitsierako kanporaketa jokatu beharko dute hamar egun barru. Arrietak eta Agirrek ere Oiartzungo Txosteko bikote bat izango dute aurkari, mailari eusteko

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend