Arkaitz Zendoiak irabazi du Olaberrian abiadura lasterketa

OLABERRIA // Joan zen igandena Olaberriko zirkuituan jokatu zen Motorshoweko abiadura proba Arkaitz Zendoiak irabazi du. BMW autoarekin, Idiazabalen bizi den pilotu billabonarra izan zen azkarrena. Aitor Encinas eta Gaizka Zabala sailkatu ziren 2. eta 3. postuetan. Drifting irristaketa-erakustaldia eta kart kros ikuskizuna ere izan ziren. Mila ikusle inguru bildu ziren.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend