Basoa Banaketak saskibaloi taldeak liderra hartuko du bihar Majorin

Ez-ohiko ordutegian jokatuko du Ordizia Basoa Banaketak taldeak saskibaloiko EBA Ligako bederatzigarren jardunaldia. Bihar, larunbata, 11:30ean Majori Kiroldegian izango da hitzordua. Aurreko asteburuan bezala, oraingoan ere, partida «oso zaila» izango du Jimenezek eta Sarasolak gidatutako taldeak, Burgosko UBU Tizona lider boteretsua izango baitu aurrez-aurre.

Ordiziarren taldean Andoni Gaztañagak ezingo du jokatu, eta Asier de la Iglesiak, berriz, oineko behatz bat hautsita duela ari da lehiatzen.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend