Elkartasun azokarako material bilketa egiten ari dira Legorretan

Azken urteotan egin bezala, Legorretako Ongizate lantaldeak antolatuta Elkartasun azoka egingo dute. Aurtengoa, abenduaren 29an izango da, 11:00etatik 14:00etara; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu dituzte.

Behar gehien duten haiei laguntzeko asmoarekin antolatu dute beste behin ere Elkartasun Azoka Legorretan. Urtero, garapen bidean dauden herrialdeetan lantzen ari diren proiektuak babesteko bideratu izan da dirua eta oraingo honetan ere hala egingo dute. Hondurasen Legorretatik Mundura herriko elkartea garatzen ari den Sinergias proiektura bideratuko da. Azoka egunean bertan, proiektuaren berri emango zaie herritarrei, jakin dezaten lortutako dirua zertarako erabiliko den.

Bilketa zabalik

Datorren abenduaren 20ra arte posible da etxean erabilgarri ez dauden gauzak eramatea: jostailuak, elektrogailuak, jantziak, edota liburuak, besteak beste. Udaletxean edo kultur etxean utzi beharko dira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend