Neguko I. Futbol teknifikazio campusa antolatu dute
BEASAIN // Beasaingo Kirol Elkarteak Neguko I. Futbol Teknifikazio campusa antolatu du urte hasierarako. Urtarrilaren 2tik 6ra izango da, Igartza futbol zelaian, 09:00etatik 13:00etara. Futbola atsegin eta ezagutu nahi duten 2006 eta 2012 urteen artean...
BEASAIN // Beasaingo Kirol Elkarteak Neguko I. Futbol Teknifikazio campusa antolatu du urte hasierarako. Urtarrilaren 2tik 6ra izango da, Igartza futbol zelaian, 09:00etatik 13:00etara. Futbola atsegin eta ezagutu nahi duten 2006 eta 2012 urteen artean jaiotako neska mutilei zuzenduta dago campusa. Klubaren bazkide direnek 80 euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek 95. Igartza eta Xerbera tabernetan eman daiteke. Informazio gehiago www.beasainke.com webgunean lor daiteke eta 636 151 715 (Unai) zenbakira deituta.