Zaldibiako Mendi Lasterketak badu spota
Goierri Trail Kopak 2019an ekarriko duen berrikuntza nagusia izango da Zaldibiako Mendi Lasterketa. Ekainaren 8an jokatuko dute, Aralarren barrena. Bi distantzia izango ditu: esprint (15 km) eta trail (28 km) probak, azken hori, 2.100 metroko desnibel positiboarekin. Giroa berotzen joateko, antolatzaileek spota zabaldu dute, irudi ikusgarriekin.