Aztiriko mus txapelketan 42 muslari elkartu dira
GABIRIA // Igande arratsaldean jokatu zen Aztiria auzoko mus txapelketa, Aztiri-Bat elkartean. 21 muslari bikotek eman zuten izena, eta gauera arte luzatu zen jokoa. Jesus eta Manu bikoak irabazi du; txapelak eta telebista bana jaso dituzte opari. Biga...
Igande arratsaldean jokatu zen Aztiria auzoko mus txapelketa, Aztiri-Bat elkartean. 21 muslari bikotek eman zuten izena, eta gauera arte luzatu zen jokoa. Jesus eta Manu bikoak irabazi du; txapelak eta telebista bana jaso dituzte opari. Bigarren Rafael eta Miguel geratu dira, eta hirugarren Xabi eta Unai.