Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea, Korsikan
URRETXU // Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldeak Korsikako mugimendu abertzaleak antolatutako Festa di a Nazioni jaialdian parte hartu du asteburuan. Larunbat eguerdi, arratsalde eta gauean jo zuten. Euskal Herrian egiten duten moduan, kaleetan e...
URRETXU // Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldeak Korsikako mugimendu abertzaleak antolatutako Festa di a Nazioni jaialdian parte hartu du asteburuan. Larunbat eguerdi, arratsalde eta gauean jo zuten. Euskal Herrian egiten duten moduan, kaleetan ere jo zuten. Euskal kantak jo dituzte, noski. Taldea 2006an sortu zen eta dagoeneko Euskal Herria osoan ezaguna egin da. Aurten ia 40 emanaldi egin dituzte eta taldea sortu zutenetik 40.000 liburuxka inguru banatu dituzte beraien emanaldietara gerturatu direnen artean.