ETBko 'Gure doinuak' saioan Goierri emango dute, bihar
GOIERRI // Onintza Enbeitak aurkezten duen Gure doinuak programak Goierriri eskainiko dio biharko saioa. Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak hartuko du gidari eta bide-erakusle Enbeitak, eta autoan herri batetik bestera ibiliko dira. Goierriko musik...
GOIERRI // Onintza Enbeitak aurkezten duen Gure doinuak programak Goierriri eskainiko dio biharko saioa. Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak hartuko du gidari eta bide-erakusle Enbeitak, eta autoan herri batetik bestera ibiliko dira. Goierriko musikak, «doinu ezagunak» eta taldeak erakutsiko dituzte, bien artean. Bihar 22:30ean emitituko dute Gure doinuak, ETB1en.