Bide bazterrak garbitzeko auzolana egingo dute Lazkaon
LAZKAO // Urteroko legez, lazkaotarrei auzolanerako deia egin die udalak, bi herribide garbitzeko. Albitsutik Abalinera bitarteko errepidea Lazkaomendin, eta San Prudentziotik Izarbasorakoa txukunduko dituzte. Esku-tresnak eramateko eskatu dute; trakto...
LAZKAO // Urteroko legez, lazkaotarrei auzolanerako deia egin die udalak, bi herribide garbitzeko. Albitsutik Abalinera bitarteko errepidea Lazkaomendin, eta San Prudentziotik Izarbasorakoa txukunduko dituzte. Esku-tresnak eramateko eskatu dute; traktore bat ere bai, ahal bada. Larunbatean 08:30ean hasiko dira, Lartxain edo Izarbason. Asistentzia baieztatu behar da.