Ekimena faktoria hirugarren aldiz abian jarriko dute urtarriletik aurrera
Datorren 2019ko urtarrilean abiatuko da enplegua sustatzeko Ekimena faktoria eta sei hilabetez luzatuko da. Izen-emateak, abenduan zehar egin ahalko diraOrdiziako Udalak enplegua sustatzeko bigarren udal planaren baitan, Ekimena proiektuaren hirugarren...
Datorren 2019ko urtarrilean abiatuko da enplegua sustatzeko Ekimena faktoria eta sei hilabetez luzatuko da. Izen-emateak, abenduan zehar egin ahalko dira
Ordiziako Udalak enplegua sustatzeko bigarren udal planaren baitan, Ekimena proiektuaren hirugarren edizioa martxan jartzeko deialdia egin du. Oraingoan lan bila dabiltzan edo negozioa martxan jarri nahi duten 15 parte hartzaileri zuzenduta dago. Jose Miguel Santamaria alkateak, Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Javier Telletxea proiektuko arduradunak eta aurreko edizioan parte hartu zuen Aritz Perezek aurkeztu zuten ikastaro berria, atzo.Ekimena faktoriaren hirugarren edizioa urtarrilean hastea aurreikusten dute eta «sei hilabeteko iraupena izango du, ekaina bitarte». Lehenengo hilabetean lan tailerra egingo dute, «taldea kohesionatzeko eta taldean aritzeko ohitura sustatzeko». Gero, hileroko plangintza eginez, talde saioak hasiko dituzte. Astean hiru aldiz elkartuko dira, 09:30etik 12:30era. Lehenengo fasean, «hausnarketa eta banakako eta taldeko beharren planifikazioa egin, hilero garatuko diren ekintzak zehaztu eta ondoren, ezagutzera emateko lanke- ta» hasiko dute, eta «enpresekin kontaktatu, bisitak egin eta lan eskaintzak aurkitu eta jarraitu». Era berean, formazio tailerrak antolatuko dituzte partaideen ahalmenak indartzeko: «Hautaketa elkarrizketak, ekintzailetza, komunikazioan trebakuntza, auto-estimuaren hobekuntza edota marka pertsonala lantzeko».
Beraz, proiektua lanik ez duten pertsonei dago zuzendua, taldean arituz coach baten laguntzaz lana aurkitu edo negozio ideia bat martxan jarri nahi dutenentzat. Orain arte bi edizio egin dira eta «asebetetze maila altua» izan dela adierazi zuten prentsaurrean.
Izen-ematea
Ekimena proiektuan parte hartu nahi duten guztiek dagoneneko izena eman dezakete, izan ere abenduan zehar egongo da horretarako epea zabalik. Ordiziako udaletxeko arreta bulegoan egin beharko da hori, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30era. Eskaera orria bete edo komunikazioa@ordizia.eus helbidera idatzi dezakete. Hautaketa prozesuan interesatuekin informazio saioak eta elkarrizketak burutuko dituzte. Horrela eratuko da Enplegu eta Ekintzailetza faktoriako hirugarren Ekimena taldea.