Unibertsitateari buruzko informazio jadunaldia dago gaur Legazpin
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako Campusak antolatutako informazio jardunaldia dago gaur Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusian, 18:30ean.15. urtea da Goierri garaiko ikasleei zuzendutako jardunaldia Legazpin egiten dutela. Finean, batxil...
15. urtea da Goierri garaiko ikasleei zuzendutako jardunaldia Legazpin egiten dutela. Finean, batxilergoan edota goi mailako ikasketa zikloetan dauden ikasleei eta haien senideei informazio orokorra emateko saioa da; areago, unibertsitatearekin lehenengo harremana izateko aukera gisa aurkezten dute jardunaldia.
Halaber, EHUk eskaintzen dituen unibertsitate ikasketen eta ikasleek gogoko dituztenen gaineko informazioa emango dute, ikasi nahi duten horren gaineko erabakia hartzeko unean uneko zalantzak argituko dituzte ere bai.
Ohiko ibilbidea egiten ari diren ikasleez gain, jardunaldietara gonbidatuta daude 25-45 urte gorakoentzat sarbide probak egingo dituzten ikasleak, baita orientazio lanetan ari diren profesionalak ere.
Gaurko saioa irekia da eta interesa dutenek ez dute aurrez izena eman behar.