Zozketak eta hainbat ekintza antolatu ditu Ordizianek Gabonetarako
Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Eguberrietako kanpaina aurkeztu du. Gabonetako erosketak Ordizian bertan egitera animatu nahi ditu urtero abian jartzen duten ekimen hon...
Batetik, lau photocall jarriko dituzte herriko puntu desberdinetan. Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen irudiak dituzten photocallak dira. Herritar eta bisitariek puntu horietan argazkia egiteko aukera izango dute. Argazkia egin eta urtarrilaren 4ko 13:00ak baino lehen Whatsap bidez 671 690 980 telefonora bidaltzen dutenek, 300 euroko erosketa txartel baten zozketan sartuko dira. Zozketa urtarrilaren 4an egingo dute eta irabazleak urtarrilaren 5ean egin ahalko ditu txartelarekin erosketak Ordizian elkarteko saltokietan.
Abenduaren 14an eta 15ean, haur parkea jarriko dute herriko kaleetan. Txu-txu trena ere ibiliko da herriko kaleetan. Abenduaren 21ean eta 22an, berriz, haurrentzako kart pista jarriko dute Barandiaran plazan. Gainera Azatxo jokoa ere egingo dute 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Izotz pista ere jarriko dute pilotaleku txikian abenduaren 28tik urtarrilaren 4ra.