2019ko udal egutegiko argazki erakusketa ikusgai
BEASAIN // Bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan, 2019ko udal egutegiko argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa inauguratuko dute. Urtarrilaren 6ra arte egongo da irekita. Bestalde, 2020 urteko egutegirako gaia ere jakina...
BEASAIN // Bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan, 2019ko udal egutegiko argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa inauguratuko dute. Urtarrilaren 6ra arte egongo da irekita. Bestalde, 2020 urteko egutegirako gaia ere jakinarazi du udalak: natur ondarea eta ingurunea. 2019ko irailaren 30erako aurkeztu beharko dira argazkiak; egile bakoitzeko gehienez 4 argazki aurkeztu daitezke.