37. Moskorrak mus txapelketa larunbatean jokatuko dute Lazkaon
Moskorrak taldearen urteroko mus txapelketa larunbatean jokatuko da, Lazkaon. 37. ekitaldia du, eta hiru berritasun sartu dituzte antolatzaileek: lau erregera jokatuko da, irabazleen sariaren diru kopurua igo dute (1.500 euro kobratuko dute), eta lehen...
Muslari ugarik parte hartu ohi du Moskorrak txapelketan, eta Goierriko hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Izena 15:30ean eman behar da, Gerriko elkartean, eta jokoan 16:30ean hasiko dira. Bikoteko 40 euro da sarrera. Jokoa, lau erregera, eta sei hamarreko hiru ustelera izango da.
Sari oparoak eta ugari
Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte, saritzat. Bigarrenek 600 euro, hirugarrenek 300 eta laugarrenek 150.
Gero, 5. postutik 8.era, Errigora saskiak, kaxa ardoak, tartak eta esneki sortak izango dituzte. Herriko lehen bikoak eta lehen bikote mistoak txuleta parea jasoko dituzte. Kontsolazio fasean, berriz, lehenek 300 euro eta bigarrenek 150 euro jasoko dute.