Abian da Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa
Seguran hasi eta zazpi lurraldeetara zabaldu den Euskal Herriko Mus Txapelketak prest du 11. edizioa. Aurten Euskal Herriko Mus Federazioak Ahotsa.info-ren laguntzarekin antolatu du.
Joan den urtean Euskal Herriko 220 herritan jokatu zituzten kanporaketak eta guztira, 4.000 lagun inguruk parte hartu zuten. Aurten ere, saritan 50.000 euro inguru banatuko dituzte. Abenduan eta urtarrilean jokatuko dituzte kanporaketak herrietan. Goierriko gehienak urtarrilean izango dira, baina oraindik ez dituzte datak zehaztu.
Behin lehendabiziko fasea bukatuta, otsailaren 23an zazpi herrialdetako kanporaketak jokatuko dituzte, eta finala, martxoaren 16an izango da, Lizarran (Nafarroa).
Txapelketari buruzko informazio osoa Euskal Herriko Mus Txapelketaren webgunean aurki daiteke.