Bareak Merkatari Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Gabon inguruan «herria animatzeko eta salmentak sustatzeko» helbuarekin. Honela, abenduaren 29ra bitartean, Beasain Txartelarekin ordaintzen diren erosketa guztien artean Gabonetako 50 lotetik ...
Bareak Merkatari Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Gabon inguruan «herria animatzeko eta salmentak sustatzeko» helbuarekin. Honela, abenduaren 29ra bitartean, Beasain Txartelarekin ordaintzen diren erosketa guztien artean Gabonetako 50 lotetik gora zozkatuko dituzte. Bareaken esanetan, «erosketa saritua suertatu bada, datafonoak ematen duen tiketean agertuko da abixua». Era berean, Bareakeko 10 ostalaritza establezimenduek ere lote bana zozka- tuko dute bezeroen artean. Bestalde, erosketak egiterakoan poltsa berrerabilgarriak banatuko dizkiete bezeroei.
Erakusleiho lehiaketa
Udalarekin elkarlanean, 23 dendek hartuko dute parte Gabonetako erakusleiho lehiaketan eta urtarrilaren 6ra bitartean izango dituzte erakusleihoak apainduta. Epaimahaia udaletxeko eta Bareakeko ordezkari banarekin eta herritarren botoekin osatuko dute. Herritarrek bi modu dituzte botoa emateko: lehiaketan parte hartzen duten dendetan egongo den txartela bete eta udaletxeko Igunean egongo den kutxan utzita, edo Bareak-en Facebook bidez mezu pribatu bat bidalita. 200 eta 100 euroko bi txeke banatuko dituzte. Hilaren 28an egingo dute sari banaketa, udaletxean, 15:30ean.
Azkenik, abenduaren 27an eta 28an, Bareak-eko Txu-Txu trena ibiliko da Beasaingo kaleetan. Loinazko San Martin plaza azpitik aterako da trena; txartelak erosteko postua ere bertan egongo da.