Goierriko gazte asanbladen topaketa egingo dute Beasainen, etzi
«Elkartasun eta kolektibotasunean oinarrituz, elkarren artean harremantzeko xedearekin», Goierri mailako gaztetxe eta asanbladen lehen Topaketak egingo dituzte larunbatean Beasaingo Gaztetxean. «Giro ezin hobea egoteaz gain, hausnarketa momentuak er...
Goizean, 09:30ean, kafea hartuz egingo die harrera parte hartzaileei. 10:00etan, aurkezpen ekitaldia egingo dute eta 10:30ean, Proiektuak kolektibizatzen saioa hasiko da. Ordubete beranduago, 11:30ean, okupazioa ezagutzen hitzaldiaren txanda izango da eta 12:45ean, Autodefentsa lantzen saioa egingo dute. 14:30ean, bazkaria izango dute.
Kontzertuak
Arratasaldean, 17:00etan, tailer praktikoa, 19:30ean mural margoketa, 20:30ean kontzertu lasaia eta pintxoak. Eguna festa giroan amaitzeko, 22:00etatik aurrera kontzertua izango da Hell Riders eta Kontuz! taldeekin.