Organo eta txirula kontzertua izango da bihar Gabirian
GABIRIA //Andre Mari elizako organo barrokoan kontzertua antolatu du Gabiriako Parrokiak, Organoen Lagunen, aldundiaren eta udalaren laguntzarekin. Alize Mendizabal donostiarrak joko du organoa. XVI. eta XVII. mendeetako musikagileen zortzi pieza inte...
GABIRIA //Andre Mari elizako organo barrokoan kontzertua antolatu du Gabiriako Parrokiak, Organoen Lagunen, aldundiaren eta udalaren laguntzarekin. Alize Mendizabal donostiarrak joko du organoa. XVI. eta XVII. mendeetako musikagileen zortzi pieza interpretatuko ditu. Haendelen sonata batean, Xabier Barriolak txirula eztia joz lagunduko dio. Kontzertua bihar, ostirala, 19:00etan hasiko da.