Txaranga baino gehiago baita
Lazkaoko Jundajo txarangak kontzertua egingo du, bihar, Arerian. Ritmo de Luna areto dantzen taldeak eta Kantakak lagunduko diote. Karibeko kantutegia eta musika estiloz girotuko dute 'A night in La Habana' saioa.Kalea alaitzeaz gain, areto itxietan et...
Lazkaoko Jundajo txarangak kontzertua egingo du, bihar, Arerian. Ritmo de Luna areto dantzen taldeak eta Kantakak lagunduko diote. Karibeko kantutegia eta musika estiloz girotuko dute ‘A night in La Habana’ saioa.
Kalea alaitzeaz gain, areto itxietan eta kontzertu formatuan ere musika ekarpena egiteko gaitasuna baduela erakutsiko du, bihar, Lazkaoko Jundajo txarangak. Ordubete inguruko emanaldia prestatu dute, eta, iaz bezala, Ritmo de Luna areto-dantza taldea eta Kantaka abesbatza izango ditu lagun.Tematika berezia aukeratu dute Jundajoko musikariek. Ertamerikan eta Kariben girotuko dute biharko saioa. Kunbiak, habanerak, salsa… jo, abestu eta dantzatuko dute. Musikariak eurak kolonbiarrez edo kubatarrez jantzita aterako dira agertokira. 13 kide izango dira txarangan.
Kontzertua bihar 19:30ean hasiko da, Arerian. Sarrera doan da, eta antzokiko leihatilan eskuratu behar da txartela.
Lehen zatian Kantakak eta Ritmo de Lunak bina pieza erakutsiko dituzte. Jundajok osatuko du erdiko zatia, beste lau pieza karibetarrekin. Bukaeran, korua eta dantzariak ariko dira.
Ezohiko aukera
Iaz eman zuen Jundajok lehen kontzertua, eta «esperientzia politarekin» gustura geratu ziren, bai txarangakoak, bai entzuleak. «Txarangak gai asko ukitzen ditu musikalki. Urtero tematika bat jarrita, aukera ematen digu hurrengo aldiak antolatzeko ere, kaleko joalditik aparte», azaldu du Aitor Tello txarangakideak.