Diziplina desberdinetako 28 goierritarren artelanak ikusteko aukera izango da bihartik urtarrilaren 4ra arte. Bihar eguerdian bazkaria egingo dute Aterpen
Gabon inguruko ekintza finkoetako bat da Goierriko artisten topaketa eta erakusketa, eta aurten ere ez dute hutsik egin Goierriko artistek. Bihar, 18:00etan, inauguratuko dute erakusketa Igartzako jauregiko erakusketa aretoan. Urtarrilaren 4ra arte egongo da Goierriko pintura, obra eta argazki lanak ikusteko aukera.
Artistek txandaka antolatzen duten ekintza da eta aurten Javier Quiros eta Nuria Guell izan dira antolatzaileak. Honela, adin eta diziplina desberdinetako 28 artista goierritarren lanak biltzea lortu dute aurten. Ondorengoa da zerrenda: Victor San Juan, Conchi Simon, Anjel Frias, Sergio De la Fuente, Javier Quiros, Javier Ibañez, Jesus Lopez, Uxua Gabarain, Iker Altarte, Ramon Paredes, Mila Mendia, Jokin Telleria, Santi Pelaez, Aitzol Zunzunegi, Iñaki Sanchez, Maria Consuelo Ortega, Mila Garmendia, Pello Goello, Sagrario Garces, Juan Ayesta, Marian Segovia, Patxi Morales, Nuria Guel, Aitor Merchan, Javier Soto, Floren Manso, Eduardo Las Heras eta Pelex.
Erakusketaren aurretik, eguerdian, bazkaria egingo dute Goierriko artisten bilgunea den tokian, Aterpe tabernan.