«Kapoia oso jaki berezia da eta prestatzen jakin behar da»
Donardegi baserriko Mikel Elgarresta (Urretxu, 1979) bere behiengatik da ezaguna, baina kapoiak eta oilaskoak ere hazten ditu. Atzo bi sari irabazi zituen, Santa Lutzi ferian.Behiengatik zara ezaguna. Noiztik kapoiekin?Osabak eta aitak afizioa dute eta...
“Oilasko gazteak zikiratzea ez da erraza; teknika ondo menperatu behar da”Ekainetik abendura loditu egiten dituzue. Ez da komeni denbora gehiago edukitzea, pisu gehiegi hartzen baitute eta baldartu egiten baitira. Horiek ere bere zikloa dute. Zenbat kapoi dituzue? Urtero 20 bat edukitzen ditugu. Batzuk etxerako dira eta beste batzuk saldu egiten ditugu. Kapoia kozinatzea erraza da? Jaki berezia da. Prestatzen jakin behar da. Oilasko arrunt bat baino askoz ere handiagoa da. Labean egiten jakin behar da. Ez da oilaskoa bezala, labean sartu eta kito. Buelta eman behar zaio, ureztatu egin behar da lehortu ez dadin… Buelta ematen ez bazaio, bularra egiterako hanka erre egiten da. Beroarekin ez da pasa behar. Oilaskoa baino gozoagoa da, baina prestatzen zailagoa. Ezin zaio edonori saldu. Abisatu egiten diegu. Kozinatzea gustatzen zaion jendearentzat da. Zein alde dago oilaskoen eta kapoien artean? Testura ezberdina dute batak eta besteak. Kapoiek, potrorik ez dutenez, grasa gehiago dute. Idiek bezala. Kapoiak haztea neketsua al da? Ez. Operazioa egin, jaten eman eta itxiturak ondo zaindu, azeriei oparirik ez egiteko. Zer jaten dute? Pentsua, baratzeko azak eta letxugak, belarra… Aske egoten dira. Oilaskoak eta kapoiak banatuta edukitzen ditugu, borrokatu ez daitezen. Handitzen diren heinean, indarra hartzen dute eta elkarri min egin diezaiokete. Ibiltzea ona da, baina borrokan egitea ez. Kapoia afaltzen al duzue Gabonetan? Urtezaharrean batez ere.