Loinatz eta Narama abesbatzen kontzertua igandean
BEASAIN // Igartza Musikaren barruan, Gabon kontzertua eskainiko dute Loinatz eta Narama abesbatzek, igandean, 19:00-etan, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Naramak bost Gabon abesti kantatuko ditu eta Loinatzek hiru. Amaieran bi abesbatzek batera ka...
BEASAIN // Igartza Musikaren barruan, Gabon kontzertua eskainiko dute Loinatz eta Narama abesbatzek, igandean, 19:00-etan, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Naramak bost Gabon abesti kantatuko ditu eta Loinatzek hiru. Amaieran bi abesbatzek batera kantatuko dituzte Horra Mari Domingi, Anton eta Peru eta Hator Hator. Oier Delgado (saxofoia), Maddalen Sarasola (flauta), Martin Kortaberria (biolina) eta Arantxa Gastesi (pianoa) lagun izango dituzte.