Olentzeroren bisita eta talo tailerra Zegaman
ZEGAMA // Gabon giroko ekintza izango dute Zegamako Anduetza Parketxean, larunbatean 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandean 10:00etatik 12:00etara. Olentzero, azken jentila, Anduetzara joango da bisitan eta bere bizitzaren h...
ZEGAMA // Gabon giroko ekintza izango dute Zegamako Anduetza Parketxean, larunbatean 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandean 10:00etatik 12:00etara. Olentzero, azken jentila, Anduetzara joango da bisitan eta bere bizitzaren historia kontatu ondoren, elkarrekin taloak egin eta jango dituzte. Aurrez izena eman behar da: 9430 80 21 87 – 688 623 609 edo anduetza@gipuzkoamendimendi.net. 5 euro ordaindu behar dira.