Zirkulazioan aldaketak izango dira asteburuan
Motor asteburua dela eta, gaur, 11:00etarako, Gipuzkoa plaza barruko aparkalekua erabat hustuta geratu beharko da. Igandean, berriz, Erauskin Igoera rally proba dela eta (09:00-14:00), Erauskin plazan eta Erauskin kale osoan, aparkatzea debekatuta egon...
Motor asteburua dela eta, gaur, 11:00etarako, Gipuzkoa plaza barruko aparkalekua erabat hustuta geratu beharko da. Igandean, berriz, Erauskin Igoera rally proba dela eta (09:00-14:00), Erauskin plazan eta Erauskin kale osoan, aparkatzea debekatuta egongo da. Beasainmendi auzoan bizi direnek, irtetea posible izango dute 10:30-11:00 / 11:30-12:00 / 12:30-13:00 ordu tarteetan. Proba garaian San Inazio kalea eta Erauskin plazako bidegurutzean trafikoa erabat etenda geratuko da. Oriamendi kalean, Erauskin plazatik Nekolalde kaleko bidegurutzeraino bizi direnek, proba amaitu arte ez dute sartzerik izango.