Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzen kontzertua
ZEGAMA // Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek Gabonetako kontzertua egingo dute larunbat honetan. San Martin elizan izango da, 20:00etan. Aurtengo kontzertuan, 34.a, Osane Leizaren zuzendaritzapean eta Dorleta Altzelai piano jotzailearen laguntzarekin a...
ZEGAMA // Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzek Gabonetako kontzertua egingo dute larunbat honetan. San Martin elizan izango da, 20:00etan. Aurtengo kontzertuan, 34.a, Osane Leizaren zuzendaritzapean eta Dorleta Altzelai piano jotzailearen laguntzarekin abestuko dute. Jaialdiko azken bi abestiak bi abesbatzetako kide ohiekin batera abestuko dituzte. Entseguko saioa bihar izango da, 21.00etan, elizan.