Goierriko hiru abesbatza txiki orfeoi baten pare Ormaiztegin, larunbatean
Urmaizek, Kantakak eta Ezkio-Itsasoko koruak 'Kontzertua lagun artean' emango dute. Kantari eta bakarlariak batuta, 120 lagun elkartuko dira. Orkestra batek lagunduko dieOrmaiztegiko parrokiak kontzertu paregabea hartuko du larunbat honetan, hilaren 12...
Urmaizek, Kantakak eta Ezkio-Itsasoko koruak ‘Kontzertua lagun artean’ emango dute. Kantari eta bakarlariak batuta, 120 lagun elkartuko dira. Orkestra batek lagunduko die
Ormaiztegiko parrokiak kontzertu paregabea hartuko du larunbat honetan, hilaren 12an. Ormaiztegi bertako Urmaiz, Lazkaoko Kantaka eta Ezkio eta Itsasoko abesbatzak elkarrekin arituko dira Kontzertua lagun artean emateko, Arabako Koru Sin- fonikoarekin batera eta talde instrumental batek lagunduta. Vivaldiren Gloria eta Saint Saëns-en Oratorio de Nöel interpretatuko dituzte. Hitzordua 19:30ean da, San Andres elizan.Kontzertua dohainik izango da eta goierritar guztiak gonbidatzeko eta bere xehetasunak emateko elkartu dira Izaskun Unzurrunzaga kultura zinegotzia, Urmaizeko zuzendari Alberto Saez Puente eta lehendakari Belen Iza, kontzertuko ahots teknikaren arduradun Ainhoa Merzero, Kantakako zuzendari Javier Alberdi eta Ezkio-Itsasoko koruaren zuzendari Xabier Barriola.
Hiru abesbatzen elkarlana
Goierriko hiru abesbatza txiki horien elkarlanetik sortutako proiektua da Ormaiztegiko kontzertua, «zerbait magikoa», Saez Puentek adierazi zuenez. Kantaka, Ermaiz eta Ezkio-Itsasoko kantariak, Arabako Koru Sinfonikokoak eta Orfeon Mirandes eta Beasaingo Loinaz koruko hainbat kide batuta, 120 abeslari elkartuko dira, Merzeroren hitzetan, «orfeoi baten pare». Maila altuko abeslari solistak eta orkestra batek lagunduko diete.
Goierritarrentzat «opari bat» izango da Gloria eta Oratorio de Nöel entzutea, Alberdiren esanetan. Goierriko hiru abesbatzako kideentzat, berriz, bi obra horiek interpretatzea eta gainerako abeslari eta musikariekin jardutea «ohore bat» dela adierazi zuen Barriolak.
«Maila handiko kontzertua izango da, ezohikoa eta kalitatezkoa». Goierriko musikazalek galdu ezin duten hitzordua da, beraz.