Itsason zabor kudeaketari buruzko bilera deitu dute biharko
Bihar, 19:00etan, Alegiako Zelai-ondo elkartean, zabor kudeaketari buruzko bilera egingo dute. Sasieta Mankomunitateak, Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko garbiguneetako birziklatze maila baxua dela eta, sisteman egingo dituen aldaketak iragartzeko deitu...
Bihar, 19:00etan, Alegiako Zelai-ondo elkartean, zabor kudeaketari buruzko bilera egingo dute. Sasieta Mankomunitateak deitu du Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko udalekin batera. Eskualdeko garbiguneetako birziklatze maila baxua dela eta, Itsasoko eta Alegiako sisteman egingo dituen aldaketak iragartzeko deitu du bilera.
Alegiako elkartean birziklatzeko guneetara sartzeko eta errefuxaren edukiontziak irekitzeko txartel berriak banatuko dituzte. Alegiko konpostaguneko komunari buruz arituko dira. Birziklatzeko era egokiaz mintzatuko dira, hau da, zer bota behar den edukiontzi bakoitzean. Amaitu aurretik eskeren eta galderen tartea irekiko dute.
Bilerak garrantzia duela eta, Itsasoko udal batzordetik deialdia luzatu diete bertako bizilagunei bilerara joan daitezen. Izan ere, helburua birziklatze sistema eraginkorragoa izatea da.