Ekimena faktorian parte hartzeko izen-emate epea luzatu da
ORDIZIA // Ordiziako Udalak urtarrilaren 18ra arte luzatu du Ekimena, enplegu eta ekintzailetza faktoriaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen-emate epea. Proiektua lanik ez duten pertsonei dago zuzendua. Izena eman nahi dutenek udal Arreta Bulego...
ORDIZIA // Ordiziako Udalak urtarrilaren 18ra arte luzatu du Ekimena, enplegu eta ekintzailetza faktoriaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen-emate epea. Proiektua lanik ez duten pertsonei dago zuzendua. Izena eman nahi dutenek udal Arreta Bulegoan egin dezakete astelehenetik ostiralera bitarte, 08:00etatik 13:30era, edo komunikazioa@ordizia.eus epostara idatzi dezakete.