Haritz Chico, Espainiako ziklo-kros txapelketan
URRETXU // Haritz Chico txirrindulari urretxuarrak Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko du, igande honetan Pontevedran. Chico gazte mailako proban arituko da. Euskadiko federazioak gazte mailako sei txirrindulari eramango ditu eta horietako ...
URRETXU // Haritz Chico txirrindulari urretxuarrak Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko du, igande honetan Pontevedran. Chico gazte mailako proban arituko da. Euskadiko federazioak gazte mailako sei txirrindulari eramango ditu eta horietako bat Chico izango da. Urretxuarrak bigarren egin zuen Gipuzkoako txapelketan eta Espainiako Kopan lehen hamabosten artean sailkatu da.