Legorretan lapurretak egiten ari direla ohartarazi dute
LEGORRETA // Autoak gelditu eta lapurretak egiten ari dela ohartarazi dute. Antza denez, emakume ilehori batek autoa geldiarazten du, eta hizketan hasten da gidariarekin. Segidan, lagundu izana eskertzeko besarkada bat ematen dio, eta bitartean, karter...
LEGORRETA // Autoak gelditu eta lapurretak egiten ari dela ohartarazi dute. Antza denez, emakume ilehori batek autoa geldiarazten du, eta hizketan hasten da gidariarekin. Segidan, lagundu izana eskertzeko besarkada bat ematen dio, eta bitartean, kartera edo beste baliozko objekturen bat lapurtzeko aprobetxatzen du. Ez dago argi pertsona bakarra ala gehiago diren. Ertzaintzan salaketa jarria dute.