2011 urtean, Goierriko Hitzak hainbat artikulo argitaratu ditu 36ko Gerrari buruz. batetik zortzi artikuloko segida bat argitaratu du, 36ko Espainiako Gerrak Goierrin izan zuen eragina islatu nahian. Gerraren hasieraren 75. urtemuga baliatu dugu horretarako. Bestetik, Legazpin eta Urretxun antolatu dituzten ekintzen harira, hainbat erreportaia ere egin ditu.
Segidako artikuloak honakoak izan dira.

1.- Gogoratzearen garrantziaz [2011/07/19] Irakurri Ez da erraza 36ko gerrari buruz idaztea. Ez soilik galtzaileen historia aurkitzea zaila delako. Atzo 75 urte bete ziren faxistek gerra hasi zutenetik, eta oraindik ere zauriak ez dira itxi euskal herrietako sukaldeetan. Ezta Goierrikoetan ere.


2.- Goierri okupatu zutenekoa [2011/07/20] Irakurri 36ko Gerra uztailaren 24an iritsi zen Goierrira, altxatuen tropak Zegamatik sartu zirenean. Bi erasoalditan hartu zuten eskualdea; lehen erasoaldiak abuztuaren 5era arte iraun zuen; bigarrenak irailaren 17tik 20ra.


3.- Adelaida Prietori eta Jose Ramon Ibeasi elkarrizketa [2011/07/21] Irakurri Adelaida Prieto (Legazpi, 1949) eta Jose Ramon Ibeas (Irun, 1934) 36ko Gerran hildako pertsonen senitartekoak dira. Prietoren amonak 12 senide galdu zituen, eta Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen.


4.- Izenak, izanak eta izan zirenak [2011/07/22] Irakurri Izanak bilatzerako orduan, izenak topatzen ditugu. Izenen atzean, berriz, pertsonak daude. Goierrin izen asko dago gerrari lotuta. Borrokan aritu zirenen izenak daude, hildakoenak, ihes egin zutenenak edota herrian geratu zirenenak.


5.- Armada osatzerako joan beharra [2011/07/29] Irakurri Goierritar gehien-gehienak Eusko Gudarostearekin joan ziren gerrara lehen unean. Nafarroatik karlista talde bat ere sartu zen eskualdera, ‘Barandalla partida’. Anaien arteko guda’ deitu izan da 1936ko gerra. Herri bereko bizilagunak, askotan etxe bereko senideak, bi aldeetan aurkari eta arerio izan ziren.


6.- Antonio Igartzabali elkarrizketa [2011/07/27] Irakurri Antonio Igartzabal, 1936ko gerran gudari ibilia. Hamasei urterekin joan zen gerrara Antonio Igartzabal. Amaiur eta Sarasketa bataloietan ibili zen, laguntzaile. Gernika sutan ikusi zuen. Ondoren beste aldean aritzea egokitu zitzaion.


7.- Etorri ez zen udaberria [2011/07/28] Irakurri Gerra gogorra izan zen Goierrin, baina gerraren ondorena ez zen gozoagoa izan. Espainiako Gerra Zibila ez zen 1939ko udaberrian bukatu askorentzako. Erbestealdia, espetxea, zigor batailoiak edota fusilamenduak oso presente izan ziren Goierriko egunerokotasunean.


8.- Francisco Etxeberria: «Bada aparteko motibazio bat gai honetan: ahaztuak dira» [2011/07/29] Irakurri Aranzadi zientzia elkarteak 36ko Gerran desagertutako pertsonak ikertzeko batzorde bat du. Francisco Etxeberria (Beasain, 1957) bertako kide da. Auzitegi mediku gisa egiten du lan. Donostian elkartu gara Etxeberriarekin, unibertsitateko medikuntza fakultateko laborategian.


Legazpi 1936
Honez gain, 1936ko Gerrari lotutako hainbat ekintza antolatu dira aurten Goierrin. Legazpin, esaterako, martxoan omenaldiak eta hitzaldiak antolatu zituzten, Legazpi 1936 liburuaren aurkezpenarekin batera.

Isiltasunari ahotsa emanez [2011/03/23] IrakurriHerri minez hiltzen direnak hilezkor bihurtzen dira. Hala dio pasa den astetik Legazpiko udaletxearen atzealdean ikus daitekeen oroimenaren plakak. 36ko gerraren garaian EAJren Legazpiko buru izan zen Estanislao Gisasolaren hitzak dira; ondo laburbiltzen dute azken egunetan Legazpin burutu dituzten ekintzen zentzua.


Ormakioko frontera eginiko ibilaldia eta Iñaki Egañak Gerra Zibilari buruz eskaini zuen hitzaldia bideoan [2011/03/20] Irakurri Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak Iñaki Egañak Legazpiko kultur etxean eskaini zuen hitzaldia bideoz jaso zuen eta Ormakiora eginiko ibilaldia ere grabatu zuen. Sarean jarri ditu erakusgai.


1936ko gerran hildakoei eta euren senideei omenaldia egin die Legazpiko Udalak[2011/03/18] Irakurri Legazpiko Udalak homenaldi hunkigarria eskaini die 1936ko gerra zibilean eta honen ondorioz hildako legazpiarrei eta hauen senideei.


1936ko tiro hotsen oihartzuna [2011/03/15] Irakurri Legazpi 1936ko irailaren 19an okupatu zuten Francoren aldeko tropa nazionalek. Ordurako, 2.400 biztanleko herri txikian 300ndik gora bizilagun falta ziren, garai beltz eta luze baten hasieraren iragarle gisa.


Urretxu-Zumarraga

• Memoria guztiona delako [2011/10/24] Irakurri Pasa den urriaren 20an 75 urte bete ziren Hilario Aranburu, Hilarion Arzelus, Jose Becerra, Angel Belaustegi, Hilario Gabilondo, Ildefonso Orcajo, Angel Zabaleta, Venancio Eguren eta Francisco Pompeyo fusilatu zituztenetik. Zapatukoa, 75 urtetan senitartekoek jaso duten lehen aitortza ofiziala izan da.


• Omenaldi hunkigarria egin diete fusilatutakoen senideei [2011/10/22] Irakurri Gaur eguerdian omenaldi hunkigarria egin diete 1936.urtean Hernanin fusilatutako bederatzi pertsonen senideei Urretxun eta Zumarragan. Aretoa txiki gelditu da omenaldian.


• 1936an Hernanin fusilatutako herritarren senideek aitortza instituzionala jasoko dute [2011/10/18] Irakurri Urretxuko eta Zumarragako Udalek omenaldi «xumea baina sentikorra» eskainiko diete larunbatean 1936. urteko urriaren 20an Hernanin fusilatu zituzten bederatzi pertsonen familiei.


Gabiria

• 36ko Gerrako gudariei omenaldi beroa [2012/04/8] Irakurri 36ko Gerrako gudariak omendu zituzten Gabirian igande eguerdian, Aberri Egunez. Meza ostean, jende mordoxka bildu zen eliz atarian gudari gabiriarrei egindako lana eskertzeko.

Send this to friend