Aldundiaren eremutik EAEko plazara igaro da Markel Olano (Beasain, 1965). EAJren bigarrena da Gipuzkoatik, eta beren eredua babesteko, «inplikatzeko» dei egin du. Gipuzkoa jarri du erkidegorako ere ispilu.
Gaizka Oiartzabalek (Zumarraga, 1982) 18 urte bete ditu Urretxuko Motz tabernaren buru. Urteurrena ospatzeko, Gailu taldearen kontzertua antolatu du biharko.
Angel Rodriguez beasaindarrak shorinji kempoa praktikatzen du duela 40 urte baino gehiago. Diziplina honetan nola eta zergatik hasi zen, GUSKE eskolaz eta shorinji kempoaren printzipioez mintzatu da.
Adierazpena argitaratu du Legorretako Udalak herri eskolan, kiroldegian eta Herri Antzokian agertu diren pintaketen harira: "Aniztasuna, errespetua, gorputz guztien onarpena eta guztiok aske izan gaitezen ezinbestekoak diren baloreak zapuzte aldera egin dira".
Moto pilotuak igandean debutatu zuen munduko txapelketan, Amerikako Estatu Batuetan, eta lehen lasterketa hori telebistaz ikusteko jarraitzaile ugari elkartu ziren Karibe Zaharra tabernan. Hor du egoitza fan klubak.
Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalen partaidetza du eta herri horietako abeltzainei ematen die zerbitzua. Iazko ekoizpen kopuruak %7ko igoera izan zuen aurreko urtearekin alderatuta.
Garbiñe Barandiaran iritsi da zizak saltzera, eta hiru perretxiko saltzaile izango dira ferian datozen asteetan. Hiru dira ere landare saltzaileak, eta tomate aukera zabala dute.
Bigarren urtez jarraian hasiko da Klasikoa Ormaiztegin. Nazioarteko UCI mailako txirrindulari onenak espero dira. Donostikoa Egia auzoan jokatu du bigarren eta azken etapa.
'Bertsozientzia: jakinduriek mundue erreko dau' lelopean, bertsolaritza eta zientzia uztartuko dituen hitzaldia antolatu dute Lemniskata Goierriko zientzia sareak eta EHUko Kultura Zientifikokoko Katedrak.
'Alternatibaren Alde, Herritarron Hitza Errespetatu. AHTaren Txikizioa Gelditu' lemapean manifestazioa deitu dute larunbaterako Sakanako, Laudatako eta Goierriko eragileek.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan ondutako ‘Hamarreko bitxia’ liburua aurkeztuko du Lutxo Egiak (Santander, Espainia, 1969), etzi, Segurako Botikaxaharren.
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina martxan da joan den ostiralaz geroztik. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte alderdiek datozen egunetarako.
Erakusketa Kultur Etxean dago, eta hilaren 26ra arte egongo da zabalik, arratsaldeetan.
18 urtez azpikoetan izan da hirugarren ordiziarra. Absolutuan 16. postua eskuratu du. Euskal Selekzioarekin parte hartu du.
Kultur Etxean erosi daiteke, 2 euroan. Esperanza Larrazak egindako diseinua darama. Jaietako programa gaur hasi dira banatzen.
Maldan Behera taldeak antolatuta, ekainaren 1eko arratsaldean jokatuko da, Urtatzazarreko parketik beherako bidean.