Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako Gipuzkoako 32. Enpresa Sarietako aitortza nagusia Idiazabalgo kooperatibarentzat izan da.
Soziolinguista legazpiarrak 'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?' hitzaldia egin du Segurako Danon Gelan. Euskara "minorizazio gorrian" dagoela nabarmendu du.
Bihar Iñaki Palacios txistulariarekin eta horren The Gaels taldearekin egingo duen ikuskizunerako sarrerak geratzen dira oraindik. Igandean dantzari txikiak elkartuko dira Legazpin.
Elene Lete Urola futbol taldean hasi zen jokatzen eta gaur-gaurkoz, Realeko atezaina da eta erronka garrantzitsuak ditu aurretik, Erreginaren Kopako finalean jokatuko du maiatzaren 18an.
Hirugarren edizioa beteko dute Turismo Industrialeko Ate Irekiak jardunaldiek. Hilaren 26tik 28ra bitartean hainbat bisita gidatu eta jarduera egiteko aukera izango da, doan.
Bihar, larunbata, 9:00etan elizan elkartuko dira. Bide batez, eskerrak eman dizkiete aurtengo Aste Santuan antolaketa lanetan aritu diren guztiei.
Lehenengo Arte Eguna egingo dute Beasainen, Erauskin plazan, igandean. Arte azoka, karikaturak, buztingintza tailerra, antzerki tailerra, musika eta taloak izango dira, goizean zehar.
Ander Alonso Ormaiztegin jaio bazen ere, 2009tik Mutiloan bizi da eta bertakoa sentitzen da, «Ormaiztegi ahaztuta ez dudan arren». Txirrindulari izan zen, 2016 urtean lehiatzeari utzi zion arte. Baina, hala ere, inoiz ez du galdu kirol horrekin harremana.
Sergio Sedanok hartu du taberna eta jatetxe zerbitzuen ardura, Mikel Arrizabalagaren babesarekin. Sei urtez egon da itxita. Ingurua girotzeko, udan ekitaldiak antolatzeko asmoa dute.
Inkesten arabera, EH Bilduk lehenengoz irabaz ditzake Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Zalantzan daudenen bozkak erabakigarriak izango dira. Gauerdian amaituko da kanpaina.
Apirilaren 27an izango dute finalerdia, Azpetian, eta irabaziz gero, finala hurrengo egunean. Bi partidak irabaziz gero, Espainiako Txapelketa jokatuko dute.
Apirilaren 26an hasiko dira ofizialki jaiak, baina ikuskizun ugari prestatu dituzte bihartik igandera bitarterako ere. Pilota, dantza, artisau azoka, ‘Bertsozientzia’ eta erraldoi topaketa egingo dira asteburu honetan.
Lazkaoko festen aurreko ekitaldiak, Beasaingo I. Arte Eguna, Urretxuko Lore eta Landare azoka, bertso saioak eta dantza saioak, zinema karteldegia... Ikusi Goierriko agenda albiste barruan.
Bilera Kultur Etxean izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. 2012an hasi zenetik, hondakin organikoak konpostatzen dituzten familien kopuruak nabarmen egin du behera Legazpin.
Gipuzkoa mailako txapelketaren baitako kanporaketa da. Teniseko paleta modalitatean jokatuko da. Partida 10:00etan hasiko da Segurako pilotalekuan.
Ezkion, Legazpin eta Urretxun izango dira azterketak, datorren astean.
Grafitti erakustaldia eta mikro irekien saioa egongo dira arratsaldean, eta gauean, kontzertuak. Jaiak hasi aurreko astebururako ere kontzertuak antolatu dituzte.