Final hamaseirenetako joanekoak maiatzaren 4-5eko asteburuan jokatuko dira. Beasain ere orduan sartuko da jokoan, Tolosaren aurka. Ataun, berriz, final laurdenetan dago zuzenean. Palan Ordizia ariko da, eta Zumarraga gomazko paletan.
Itsasondoko Iraola baserrian jaio zen 1956eko martxoaren hogeita hamaikan. Amak sarri gogorarazten zion negua gogorra izan zela oso, pinuak gorritu zituenekoa, leku ospel edo laiotzetan izotza kendu gabe hilabetetik gora, ia berrogei egun, egon zenekoa.
Xendazaletasun eta turismo alorreko berrogei agente baino gehiago elkartu dira Anduetza parketxean. Propio aukeratu dute Zegama lehen topaketako egiteko, "altxor" bat delako
Ordutegi berriak eskaintza murriztea ekarriko du. Halaber, aldiriko bidaiariek, distantzia erdiko trenak erabili ahal izango dituzte.
Lazkaotarrek erabaki dutenez, Bakuntza elkarteko –desgaitasun funtzionala duten pertsonen aisialdi inklusiborako elkartea– kideak izango dira aurtengo San Prudentzio jaietako txupinazoa botako dutenak.
Legazpiko Izadi Zaleak eta Zumarragako Ostadar taldeko kide batzuk daude omenduen artean, mendian 40 urtetik gora daramatzatenak guztiak. Atzo egin zen dominak banatzeko ekitaldia, Tolosan. Goierritar gehiagok ere jaso zuten domina: Beasaingo Aizkorri eta Arrastaka, Ataungo, Ormaiztegiko eta Ordiziako Mendizaleak mendi elkarteetako hainbat kidek.
Amaia Estalayok eta Jon Agirrek Legazpiko Goiherri taberna eta jatetxea ireki dute hil hasieran. Gazteak izan arren, esperientzia handia dute ostalaritzan eta ilusioz beterik heldu diote proiektu berriari.
Mendi lasterketetako Munduko Kopan ondo sentitzen ari da Urrestarazu. Jokatu diren bi lasterketetan bikain aritu da, eta behin-behineko liderra da sailkapen nagusian.
Eguraldi hotzak asko laguntzen ez badu ere, produktu berriak ari dira gozatzen baratzetan eta soroetan, eta feriara ere iristen dira pixkanaka, udarari begirako eskaintzari forma emateko. Gaur urteko lehen patatak iritsi dira.
Herritarrei musika gerturatzeko helburuarekin bost ekintza antolatu dituzte Beasaingo Musika Eskolak eta Udalak elkarlanean.
'Basa mortu, arrotza abortu' lanagatik jaso du saria ordiziarrak. Lehen edizioa izan da eta 60 sorkuntza lan inguru jaso dituzte.
Goierriko Mendizale Beteranoak, Legazpiko Izadi Zaleak eta Zegamako Amezti elkarteek parte hartuko dute Euskal Herriko Mendizale Federazioaren ekimenean.
Bi emanaldi egingo dituzte telebista saioko aktoreek Latxartegin. Sarrerak salgai daude Internetez.
Beasaingo Loinatz jaien barruan jokatuko dituzte finalak.
Maiatzaren 2an saio teoriko-praktikoa eta maiatzaren 4an eta 5ean Eginoko eskalada eskolan praktikak egingo dituzte. Informazio bilera apirilaren 30ean izango da. Arrastaka taldeak antolatu du.
Ikastaroen hasiera egunak uztailaren 1a, 15a, abuztuaren 5a, 19a, eta irailaren 2a eta 16a izango dira. Pentsio osoa edo bazkariarekin soilik har daiteke.
Arriurdin auzo elkartearen eskutik egingo dute solasaldia bi abeltzaintza ereduren ordezkari banak. Ostiralean izango da, 19:00etan, auzoko saloian.