Aza 24 – Aza 25 Egun osokoa
Kontzertuak: Ormaiztegiko festak @ Ormaiztegi
Ormaiztegiko San Andres jaien aurreneko asteburuan, kontzertuak izango dituzte ostiralean eta larunbatean: Ostiralean: Altxa Gudari, Kobrazulo eta Bake faltsua, txosnetan. Larunbatean; Estu&Larri eta Guri5, 23:30ean, txosnetan.
Aza 24 – Aza 27 Egun osokoa
Zinea: 'La cordillera' @ Ordizia
Ordiziako Herri Antzokian, La cordillera filma eskainiko dute asteburuan. Hau da ordutegia: 24, ostirala: 22:15 25, larunbata: 19:30 eta 22:15 26, igandea: 19:30 eta 22:15 27, astelehena: 19:30
Aza 24 – Aza 27 Egun osokoa
Zinea: 'La librería' @ Beasain
Beasaingo Usurbe antzokian, La librería filma eskainiko dute asteburuan. Hau da ordutegia: 24, ostirala: 22:00 26, igandea: 19:30 eta 22:00 27, astelehena: 19:30 eta 22:00
Aza 25 Egun osokoa
Ikuskizuna: 'Alizia' musikala @ Beasain
Bergarako Musika Eskolak sortutako Alizia musikala eskainiko dute larunbatean, Beasaingo Usurbe antzokian. Bi saio izango dira, 17:00etan eta 22:00etan.
Dantza: Juan Inazio Iztuetak jasotako dantzak @ Zaldibia
Juan Inazio Iztuetak jasotako dantzen erakustaldia egingo dute igandean Zaldibian. Donostiako Udal txistulari taldea, Zaldibiako txistulariak eta Gipuzkoako hainbat dantza taldetako kideak elkartuko dira. 12:00etan hasita.
Abe 1 @ 22:00
Kontzertua: Pantxoa Carrere @ Lazkao
Pantxoa Carrere abeslari azkaindarrak kantaldia eskainiko du, abenduaren 1ean, 22:00etan, Lazkaoko Areria antzokian. Sarrerak aurrez daude salgai, 10 euroan.

Send this to friend