Hidrogenozko 42 autobus egiteko hitzarmenak lortu ditu CAFek Europan
Alemaniako Kolonia hiriko autobus zerbitzu publikoarentzat eta Frantziako Ile de France Mobilites operadorearentzat eraikiko ditu CAF-Solarisek autobusak, 2024 eta 2025 urteetarako
Arrano Kulturak 40 urteko ibilbidea ospatuko du apirilean
Apirilaren 10etik 20ra denetariko ekintzak antolatu dituzte; pote filosofikoa, hitzaldia, sukaldaritza tailerra, horma-irudi margoketa, pala eta pilota partidak, herri arteko herri kirol desafioa, eta borobiltzeko, bazkari musikatua.
Beasainen hasi da Wushu eta Kung Fu liga
Wushu eta Kung Fu ligako lehenengo jardunaldian 35 domina lortu dituzte Lorea taldeko partaideek.
Korrikari eta CAFeko Euskara Batzordeari babesa adierazi die Enpresa Batzordeak
Palestinarekin Elkartasuna plataformako hainbat kidek egindako ekintza, "Korrikaren eta langileen aurkako ekintza bat dela" salatu du CAFeko Enpresa Batzordeak.
Goierriko Zentro Sozialistaren lehenengo urteurrena ospatu dute
Gaur arratsaldean jokatu diren pilota partidekin eman diote amaiera urteurrenaren harira antolatutako egitarauari.
Herri bazkaria egin dute Itsasondon Korrika ospatzeko
Hamarnaka lagun elkartu dira Itsasondoko pilotalekuan bazkaltzeko Korrikan parte hartu eta gero.
23. Korrika Goierrin argazkiz argazki
Ia zazpi orduz izan zen larunbatean 23. Korrika Goierrin. Artean eguna argitu gabe zegoela sartu zen Legazpi aldetik, eta eguerdian atera zen Legorretatik. Irudi ugari utzi ditu 'Harro herri' lemapean egin den euskararen aldeko lasterketa herrikoiak.
Korrika Goierritik joan da
Goizeko 5:46ean iritsi da Korrika Goierrira. Oñati aldetik, Udanako portua zeharkatuta, Legazpi izan da igaro duen lehenengo herria. Goierrin barrena kilometroz kilometro lekukoa eskualdatzen joan dira herritarrak euskararen lekukoa. Legorretan agurtu dute Korrika goierritarrek 12:43ean.
Urtzi Gorostiagak irabazi du Ahozko Narrazio Lehiaketa
Iam Agorria zornotzarra eta Jokin Aldazabal tolosarra izan dira beste bi finalistak.
CAFek hamar tren egiteko kontratu berri bat lortu du Herbehereetan
Qbuzz garraio publikoen operadorearekin sinatu du kontratu berria. Beasaingo enpresak iragarri duenez, 2028tik aurrera entregatzeko aurreikuspena dute.
Emergentzia klimatikoaz ohartarazteko argiak itzaliko dituzte
'Planetaren ordua' ekimenarekin bat egingo dute Beasainen, eta gune esanguratsuenetan argiak itzalduko dituzte 20:30etik 21:30era.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoaren emaitzak Beasainen
Kontsulta egiteko, albistean.
Eskuz binakako eta pala txapelketetako bosgarren jardunaldia jokatuko dute
Ostegunean, ostiralean eta igandean jokatuko dituzte partidak, Gernika pasealekuko pilotalekuan.
Arzallus eta Zubeldia izango dira Aizkorri elkartearen bertso-afarian
Apirilaren 13an izango da. Tiketak salgai daude.
Jasangarritasun eta hirigintza gaietan herritarren parte hartzea eskatu du Udalak
Beasaingo Udalarentzat «estrategikoak» dira jasangarritasuna eta hirigintza. Bi gaiak lantzeko batzordeetan parte hartuko duten herritarrek izena eman behar dute martxoaren 31a baino lehen.
Euskara sustatzeko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
Beasaingo Udalak antolatuta, Lekarozen igaroko dituzte udalekuak, uztailaren 1etik 10era bitarte. 50 haurrentzako tokia izango da.
Eskuz binakako eta pala txapelketetako laugarren jardunaldia jokatuko dute
Gaur, bihar eta igandean jokatuko dira partidak, Gernika pasealekuko pilotaleku txikian.
Irati Goikoetxeak bizikidetza sustatzeko saioa egingo du
Itsasondon hil zuten Iñaki Mendiluze ertzainaren senitartekoekin egingo du aurkezpen solasaldia.
Basotik fundazioak informazio bilera egingo du Beasainen
Jardunaldia bihar izango da, 19:00etan, Beasaingo Igartza monumentu multzoan. Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azalduko dituzte.
Maria Hernandez beasaindarrak 100 urte bete ditu
Beasaindar guztien partetik lore sorta eta plaka oparitu diote udal ordezkariek.