Angel Irigorasek hezkuntzari buruzko liburua aurkeztuko du larunbatean
Angel Irigorasek Hezkuntzaren lekuko batzuk titulupean liburua kaleratu du. Irigorasek argitaratzen duen laugarren liburua da, eta gainerako hiru lanetan bezala, oraingoan ere herriko gai bat izan du abiapuntu. Besteak beste, Zegaman izan diren hainba...
Angel Irigorasek Hezkuntzaren lekuko batzuk titulupean liburua kaleratu du. Irigorasek argitaratzen duen laugarren liburua da, eta gainerako hiru lanetan bezala, oraingoan ere herriko gai bat izan du abiapuntu. Besteak beste, Zegaman izan diren hainbat eskola aztertzen ditu. Liburuak 332 orri eta 400 argazki inguru ditu. Datorren larunbatean, abenduak 17, aurkeztuko du 11:30etan Jubilatuen Elkartean. Ondoren liburuko hainbat argazki ikusteko aukera izango da Tartalo-Etxe kultur elkartearen aurrean. 14:30etan, bazkaria egingo dute. Txartelak Ostatun daude salgai, eta 16 euroko prezioa du bakoitzak.