Berasain hirugarren izan da selekzioarekin pisu jaurtitzen
LEGORRETA // Espainiako selekzioarekin txapelketa batean parte hartzen zuen lehenengo aldia zuen Txindoki Grupo Jaso Autowag Atletismo Taldeko Joseba Berasain pisu jaurtitzaile legorretarrak, eta primeran moldatu da. Madrilen izan zen hitzordua asteburuan eta beste hiru selekzio gehiagok ere parte hartu zuten. Estatuko selekzioaz gain Portugalek, Bielorrusiak eta Dinamarkak parte hartu zuten. Legorretarrak hirugarren egin zuen 15,73 metroko markarekin.