Lapke-4 pilota taldea errendimenduko txapeldun Gipuzkoan
LAZKAO // Barandiaran kiroldegian ostiralean jokatu zen eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Pilota Txapelketa. Lapke-4 taldeko Zubizarreta-Garcia txapeldun atera dira, 2. urteko alebinetan, Lapke-6ri (Belauntzara-Irribarria) 16-4 irabazita. Infant...
LAZKAO // Barandiaran kiroldegian ostiralean jokatu zen eskuz binakako Gipuzkoako Errendimenduko Pilota Txapelketa. Lapke-4 taldeko Zubizarreta-Garcia txapeldun atera dira, 2. urteko alebinetan, Lapke-6ri (Belauntzara-Irribarria) 16-4 irabazita. Infantilen 2. mailan Hernani-1ek irabazi zion Mundarrori, eta infantilen 1. mailan Oiarpe-1ek Tolosa-1i.